Obabatiko tranbia
Xabier Zaldua
* Affiliatelinks/Werbelinks
Links auf reinlesen.de sind sogenannte Affiliate-Links. Wenn du auf so einen Affiliate-Link klickst und über diesen Link einkaufst, bekommt reinlesen.de von dem betreffenden Online-Shop oder Anbieter eine Provision. Für dich verändert sich der Preis nicht.
Belletristik / Essays, Feuilleton, Literaturkritik, Interviews
Beschreibung
"Zergatik idatzi dudan liburu hau, zein helbururekin? Nik ere, jende askok bezala, zalantzak ditut literaturaren zergati eta zertarakoez; ez dakit literaturak ezertarako balio duen, bai ala ez. Izan ere, bizio edo grinatzat hartzen dut nik literatura, eta ez erabilgarritasun morala edo politikoa duen zerbait balitz bezala. Eta zertarako bizioak, zertarako grinak (zertarako bekatuak), haietaz hitz egiten ez bada? Irakurtzeak eman dezakeen plazerra zabaldu egiten da irakurritakoa norbaitekin partekatu eta eztabaidatu baldin badaiteke. Bai: maite dut literaturaz hitz egitea, bizioaren bizio hori (metabizio hori). Eta, hein handi batean, hori da liburu hau (hori izan nahi luke): adiskideekin izandako hainbat elkarrizketaren emaitza eta balizko irakurlearekin elkarrizketa berri bati ekiteko saioa". Katedrarik gabeko aulki txiki batetik idatzita dago liburu hau, ez da kritikari profesional batek egina, ez da lan unibertsitarioa, autorea ez da liburuei argazkia atera eta historiaren izozkailuan sailkatzen dituen horietarik. Eztabaidarako oinarri eta, aldi berean, memoria-ariketa izan nahi du liburuak, baina, batez ere, "triunfalismoa" deitzen dugun pozoi horrentzako antidoto egokia. Zazpi begirada ageri dira liburuan -izan zitezkeen gehiago- mende bukaeraren bueltan denon artean ehun dugun euskal letren tapizari azpildurak arakatzeko.
Kundenbewertungen
kritika, azterketa, euskal literatura