Berandu baino lehen
Joseba Azkarraga
* Affiliatelinks/Werbelinks
Links auf reinlesen.de sind sogenannte Affiliate-Links. Wenn du auf so einen Affiliate-Link klickst und über diesen Link einkaufst, bekommt reinlesen.de von dem betreffenden Online-Shop oder Anbieter eine Provision. Für dich verändert sich der Preis nicht.
Belletristik/Erzählende Literatur
Beschreibung
Azkarragak XXI. mende hasierako bizitzari erretratuak atera dizkio liburu honetan. Gizartean gertatzen ari diren aldaketei usnan ari zaigu. Ikuspegi zabala eskaintzen digu, hainbat baitira begipean hartu dituen gizarte arloak: krisi ekologikoa; depresioa eta bere kausa sozialak; euskal subiranismoa; gay kultura; Mendebaldearen garapen eredua; ego indibidualaren inflazioa; euskal gatazka; maitasuna eta gaurko harreman afektiboak; gorputzari diogun lilura; emakumeen mendekotasuna; pobrezia; korporazio globalak; espainiartasuna; familia eta umeen hazkuntza; identitate kontsumistak; krisi energetikoa; edo patologia psikiko berriak. Zooma orain zabalduz orain estutuz, gizarte-analisiaren zorroztasuna eguneroko bizitzarekin txirikordatu du, anekdota eta pasadizo esanguratsuekin, kolorez zipriztinduz erretratu bakoitza. Jon Sarasuak hitzaurrean dioen legez, "psikologiaren bariazioekin jotzen du doinu soziologikoa". Gehienetan tonu kritikoa darabil, eta pistak eskaini nahi ditu bizi gaituen mundua ulertzeko, astintzeko, baita eraldatzeko ere.
Kundenbewertungen
deserriratze, Kutxa Sari, poesia